XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurri dan Ebanjelioagatik barkatuak izan bitez gure pekatuak.

CREDO

Sinisten det Jaungoiko bakarra, Aita guztialduna, zeru-lurren, agiri diran eta ez diran gauzen Egillea.

Ta bere Seme bakar Jesukristo gure Jauna, gizaldi aurretik Jaungoikoagandik jaioa dana.

Jaungoikoagandik sortutako Jaungoikoa, argiagandik argia, egizko Jaungoikoagandik egizko Jaungoikoa.

Egiña ez, sortua baizik; Aitaren izakidea; gauza guztiek egin dituena.

Gu gizonokatik ta guri zerua emateko zerutik jetxia.

TA ARAGIZTU ZAN ESPIRITU SANTUAREN BIDEZ MARIA BIRJIÑAGANDIK ETA GIZON EGIN ZAN.

Baita ere guregatik gurutziltzatua: Pontzio Pilatoren mendean nekaldua, ta obiratua izan zan.

Irugarren egunean Idazti deunak ziotenez, illen artetik piztu zan.